Arabako turismo sektorean inbertsioak egiteko dirulaguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

Eskaerak aurkezteko epealdia 30 egun naturalekoa izango da deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera inprimakia behar bezala beteta aurkeztu behar da.
  • Egingo diren turismo sustapeneko jardueren azalpena eta jarduerok egiteko arrazoiak.
  • Eskatzen diren laguntzen xede diren inbertsio edo jarduerei dagozkien eskaintzen fotokopiak. Aurkeztutako inbertsio/jarduera batek kontratu txikien muga gainditzen badu (50.000,00 euro obretarako eta 18.000,00 euro gainerakoetarako), eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak erantsi beharko dira ondasuna sartu baino lehen, eta zer eskaintza hautatu den eta zergatik azaldu beharko da.
  • GASTU ETA FINANTZAKETA TAULA

Erregistro Orokorra - Arabako Foru Aldundia

Probintzia plaza, 5

01011 Vitoria-Gasteiz

Itundutako erregistroak