Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoa - egoitza
Uzta berderako laguntza 2026
Laguntza hau Ardoaren Sektoreko Esku Hartzea 2024-2027ren esparruan aktibatu da eta Europar Batasunaren funtsekin finantzatu da. Eragiketaren helburua da berreskuratzea eskaintzaren eta eskariaren oreka mahastizaintzaren eta ardogintzaren merkatuan. Horretarako, uzta murriztu egingo da, mahats mordoak suntsitu edo erabat ezabatuko direlako oraindik heldu gabe daudenean, eta, horrela, mahasti azalera jakin batzuen errendimendua zerora murriztuko da.
Arabako Lurralde Historikoan 2025-2026 kanpainarako uzta berdea biltzeko laguntza-eskaera telematikoki egin beharko da helbide honetan: https://www.araba.eus/MahastiAraba
Era berean, hala eskatzen duten pertsonen eskura jartzen da aurkezpen telematikoari laguntzeko bulego bat, eskaerak aurkezteko aurrez aurreko laguntza eskainiko duena. Laguntzako langile horiek Ardoaren Etxean egongo dira (Lapuebla z/g) 8: 15etik 14:00etara.
Kontsultarako telefonoak: 945181818
Luzapenak: 56518 / 56520
Nekazal ustiategietako titularren mahastizainak.
Eskaerak jasotzea, espedienteak izapidetzea eta administrazio-kontrolak eta tokian bertan egitea: Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua.
Eskaerak ebaztea eta ordainketak baimentzea: Eusko Jaurlaritza. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea.
- Agindua, 2026ko apirilaren 1ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailbu-ruarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan dauden mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2026. urterako deialdia.
- 905/2022 Errege Dekretua
Ebazteko epea: 2 hilabete eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Uko egiteko epea: 10 egun, laguntza onartzeko ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.
Isiltasunaren zentzua: ezestekoa
Gora jotzeko errekurtsoa Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean.
Errekurtsoak aurkezteko epea: hilabete, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, edo hiru hilabete, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik hasita.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Uzta berdearen laguntza-eskaera egitea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Interkoop Programa
2026 ekitaldirako Arabako enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko prozesuetan lankidetza bultzatzeko laguntzen deialdia.
Irabazi asmorik gabeko enpresa eta erakundeak
Foru Gobernu Kontseilua
154/2025 Erabakia, martxoaren 25ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena Onestea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea sustatzeko laguntzen 2025eko deialdia (Araba InterKOOP)
Foru Gobernu Kontseiluaren 128/2024 Erabakia, martxoaren 12koa. Onestea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea sustatzeko laguntzen 2024ko deialdia (ARABA InterKOOP)
54/2019 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa. Onestea Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzaren eskumeneko arloan lehiaketa bidez emango diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak.
Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzen 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa.
Ebazpen epea: 6 hilabete
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Interkoop laguntzaren justifikazioa 2025 |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Interkoop laguntza eskaera 2026 |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Abegia gizarte eta ogasun egoitza unitatea
Zerbitzu honen helburua gaixotasun mental larriak diagnostikatuta dituzten eta substantzia toxikoak kontsumitzen dituzten pertsonentzako epe ertain edo luzean arreta psikosoziala eta errehabilitazioa eskaintzeko laguntza ematea da, pertsona horiek gainera, gizartean edo familian laguntzarik ez badute edo laguntza hori nahikoa ez bada edo egokia ez bada.
Laguntza bio-psiko-sozial integratua ematean datza, egoiliarren, haien gertuenekoen eta komunitatearen bizi kalitatearen hobekuntza bermatzeko.
- Gaixotasun mental larriak (psikosia, eskizofrenia, nortasunaren nahasmen larria, nahasmendu bipolarra...) dituzten pertsonak.
- Ikuspuntu psikiatrikotik errehabilitazio psikosozialeko aldeko pronostikoko minusbaliotasun iraunkorra duten pertsonak.
- Droga eta/edo alkohola kontsumitzea eta beste mendekotasun jokaera batzuk izatea.
Eta gainera:
- Beren beharrizanak asetzen dituen gizarte euskarri egokirik ez izatea.
- Tratamendu psikiatrikoa jasotzen egotea.
- 18 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoak izatea.
- Zerbitzua modu boluntarioan jaso nahi izatea.
- Arabako lurralde historikoan erroldatuta egotea gutxienez eskaria aurkeztu aurreko 3 urteetan zehar modu jarraituan, eta organo baloratzailearen edo zuzendariordetza teknikoaren aldeko txostena jaso dute.
GOFEren kudeaketako zuzendaritza
- 45/2007 Foru Dekretua, maiatzaren 8ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez mendekotasun egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko erregimena arautzen duen arautegia onartzen da. Pertsona horiek sarearen erabiltzaileak izan behar dute.
- “ABEGIA” gizarte eta osasun egoitzan sartzeko xedapen arautzaileak eta gizarte eta osasun balorazio eta orientazio batzordearen funtzionamendu protokoloa, Gizarte eta Osasuneko Lurralde Kontseiluak onetsitakoak.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 4 hilabete
Isiltasun administratiboaren ondorioak: baiezkoa
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Abegia gizarte eta ogasun egoitza unitatea eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Adinekoentzako egoitza zentroak
Mendekotasun egoeran dauden eta ohiko ingurunean beharrak egokitasunez ezin asebete ditzaketen adinekoentzako zentroak, ohiko etxebizitzatarako eta etxebizitza egonkorretarako bideratuak; halaber, ostatu aukera arinagoak behar dituztenentzat dira, laguntza handiagoa behar dutelako, eta zentro horietan arreta osoa eta etengabea ematen da.
Honako helburu hauek ditu:
- Erabiltzaileei eguneroko bizitzako jarduerak aurrera eramateko beharrezkoak diren zainketak eta laguntza pertsonala bermatzea, autonomia pertsonalari eusteko ahaleginak eginez.
- Erabiltzaileei laguntza ematea ingurune komunitarioarekiko harremanak mantentzera eta bertan parte hartzera bideratutako jarduerak garatzeko, baina betiere beharrezko sorospena eskainita.
-
Segurtasun sentipena areagotzea.
- Erabiltzaileek familiarekiko, egoitzako beste pertsona batzuekiko eta/edo egoitzatik kanpoko bestelako pertsonekiko harremanak mantentzeko eta handitzeko ahaleginak egitea, bai eta, ahal den neurrian, zentroaren bizitzan parte hartzera bultzatzea ere.
65 urte edo gehiago dituzten pertsonak eta II. edo III. mailako desgaitasuna dutenak eta honako baldintzak betetzen dituztenak:
-
Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
-
Baliabide hori banako arreta planean onartzea.
-
Egoitzan aldi batean egon behar baldin bada behar soziosanitarioa dagoelako edo osasun arazoren bat dagoelako, egoitzan sartzeko ez da menpekotasun aintzatespena izan beharko, baina beharrezkoa izango da menpekotasuneko behin-behineko egoera bat egotea, eta hori ondoren egiaztatzea.
-
Egunerokotasuneko jarduerak egiteko laguntza handia behar izatea.
-
Gizarte zerbitzuetako irismenetik eta aukeretatik kanpo ez behar izatea arreta sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra, salbuetsiz egoitzazko zentroa edo unitatea soziosanitarioa izatea.
-
Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.
-
Aldi baterako egonaldietan, ohiko etxebizitzan behin-behinean beharrezko zaintzak jasotzea ezinezkoa duten edo horretarako zailtasun handiak dituzten pertsonei bizitzeko beste aukera bat ematea, edo zaintzaile nagusiak eta ohikoak atseden hartu ahal izatea.
GOFEren kudeaketako zuzendaritza
- 41/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Hirugarren Adinekoentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. EHAA 66. zk., 1998ko apirilaren 7koa.Maiatzaren 31ko 125/2005 Dekretua, nagusientzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena. EHAA, 104 zk, 2005eko ekainaren 13koa.
- 185/2015 Dekretua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa. EHAA, 2016. zk, 2015eko urriaren 29koa.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
- Diputatuen Kontseiluaren 8/2017 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, lurralde historiko honetako gizarte zerbitzuen foru sareko adinekoen zentroetako oinarrizko estatutua onartzen duena , eta otsailaren 20ko 19/2001 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa indargabetzen duena. ALHAO, 31. zk., 2017-03-15.
- 126/2019 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan adineko pertsonentzako erresidentziena.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Egoitzan plaza bat izateko eskubidea gehienez ere 6 hilabeteko epean aintzatetsiko da, menpekotasuna aintzatesteko eskaria egin zenetik aurrera zenbatzen hasita.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Adinekoentzako egoitza zentroak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroak
Autonomia beharrei arreta emateko eguneko zentroa
Gaixotasun kroniko mentala duten pertsonei banako arreta osoa eskaintzen dien zerbitzua da, egunez, aldi baterako edo betiko. Horretarako, jakintza arlo anitzeko profesionalen talde batek zenbait jarduera antolatu eta koordinatzen ditu gaikuntza arreta osoa emanda, garapen pertsonala eta soziala, autonomia eta gizarteratzea errazteko helburuz.
Gaixotasun mentala duten pertsonak, gaixotasun mental kronikoa diagnostikatuta dutenak edo gaixotasun mental larria eta iraunkorra diagnostikatuta dutenak Osakidetzan edo gaixotasun edo arazo horretatik eratorritako menpekotasun aintzatespena dutenak.
Baldintzak
- 18 eta 64 urte bitartean izatea.
- Egunerokotasuneko jarduerak egiteko tarteko edo goi mailako laguntza behar izatea.
- Gizarte zerbitzuetako irismenetik eta aukeretatik kanpo ez behar izatea arreta sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra.
- Osakidetzan diagnostikatutako gaixotasun mental kronikoa duela egiaztatzea eta Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarearen zentroan jarraipen medikoa eta soziala egitea.
- Gai toxikoren batekiko mendekotasuna (alkohola edo drogaren bat) gainditzeko tratamendurik ez behar izatea, eta haiek ez kontsumitzea.
- Bortxakeriaz ez jokatzea eta portaera nahasdura larririk ez edukitzea, hau da, zentroaren ohiko jarduna edo bertakoen elkarbizitza eragozteko arriskurik ez sortzea.
- Koordainketa duen zerbitzua da.
- Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.
GOFEren kudaketako zuzendaritza
- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.
- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa.
- 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
-
Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 2 hilabete dokumentazio osagarraia ematen denetik.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Desgaitasuna duten pertsonentzako ostatu eta bizikidetza zerbitzuak
Elkarbizitzarako zentroak dira, ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor gisa erabil daitezkeenak edo, hala badagokio, aldi baterako egoitza gisa; desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonek erabiltzen dituzte, baldin eta beren premiak etxebizitza pertsonalean edo familiarenean ezin badituzte asebete.
Laguntza ezberdinak eskainiko dira, aldizkakoak, mugatuak, zabalak eta orokorrak, banakakoak eta pertsonen beharretara egokitutakoak; hori guztia pertsonen ongizate fisikoa eta emozionala hobetzeko, beraien autonomia mantentzeko, garapen pertsonala, trebetasunak, gaitasunak eta esperientziak sustatzeko eta bizitza autonomoagoa izateko.
Era berean, pertsonak gizarteratzeko eta komunitatean parte hartzeko aukerak ematen dituzte eta erabiltzaileek familiako eta gizarteko laguntza inguruak mantentzea eta indartzea sustatzen da.
Zerbitzu motak:
- Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako etxebizitzak, aldizkako laguntzarekin.
- Laguntza iraunkorra eskaintzen duten etxebizitzak.
- Desgaitasun intelektuala eta sentsoriala duten pertsonentzat.
- Desgaitasun intelektuala eta fisikoa duten pertsonentzat.
- Egoitza zentroak.
- Desgaitasun intelektuala eta laguntza asko behar duten pertsonentzat (Etxebidea).
- Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat (Goizalde).
Desgaitasuna eta mendekotasun aintzatetsia duten pertsonak.
Betekizun orokorrak
-
18 eta 64 urte bitartean (biak barne) izatea zerbitzua hasten den unean.
-
Bateragarria ez den beste zerbitzurik esleituta ez izatea.
-
Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
Berariazko betekizunak
Laguntzadun etxebizitzak
-
Menpekotasuna aintzatetsita izatea, edozein mailatan dela ere.
-
Desgaitasun intelektuala eta sentsoriala duten pertsonentzat.
-
Desgaitasun intelektuala eta fisikoa duten pertsonentzat.
-
Egoitza zentroak
-
Menpekotasuna aintzatetsita izatea, 2. mailakoa edo 3. mailakoa.
- Desgaitasun intelektuala eta laguntza asko behar duten pertsonentzat (Etxebidea).
- Desgaitasun fisiko larria duten pertsonentzat (Goizalde).
Gizarte Ongizateko Foru Erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak, Desgaitasuna duten pertsonen arloko zuzendariordetza teknikoak hala proposatu ondoren.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko biltzarra
-
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa berresteko tresna. New Yorken egina, 2006ko abenduaren 13an. EAO, 2008ko apirilaren 20koa.
-
Abuztuaren 1eko 26 Legea, araudia Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenari egokitzeko dena. EAO 184. zk., 2011ko abuztuaren 2koa, eta ondorengo zuzenketak. EAO, 201110-08
Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea
-
1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, ezintasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. EAO, 289. zk., 201312-03.
Desgaitasun mailaren balorazioa
-
1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa, EAO 22.zk., 2000ko urtarrilaren 26koa, eta horren ondorengo aldaketak. (EAO 2000/01/26, EAO 2003/10/04, EAO 2009/12/26, EAO 2012/10/11).
Menpekotasuna
-
39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO 299. zk., 2006-12-15.
504/2007 ERREGE DEKRETUA. Menpekotasun egoera baloratzeko baremoa.
Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO 98. zk., 2014-09-01 eta horren ondorengo zuzenketak eta aldaketak (ALHAO 101, 2014; ALHAO 091, 2016; ALHAO 115, 2014; ALHAO 133 2014; ALHAO 090, 2015). -
Abenduaren 29ko 1082/2017 Errege Dekretua, Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistemaren onuradunen bermatutako gutxieneko maila zehazten duena. EAO, 317. zk., 2017-12-30.
Gizarte Zerbitzuak
-
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
-
257/1986 Dekretua, azaroaren 18koa, EHAA 237. zk., abenduaren 1ekoa, Minusbaliotasuna dutenentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa eta horren hurrengo aldaketak.
-
Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
-
185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
-
Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete eta erdi, eskaera egiten den egunetik aurrera.
Administrazio isiltasunaren ondorioak: Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada berariazko ebazpenik eman gabe, zerbitzu emakida bertan behera utzi dela ulertuko da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Desgaitasuna duten pertsonentzako ostatu eta bizikidetza zerbitzuak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Neurriak ehiza espezieak kontrolatzeko
Arabako Lurralde Historikoan kalteak eragiten dituzten ehiza-espezieen kontrol egokia arautuko duten neurriak eskatzea
Ehiza-barrutiaren esleipendun den pertsona fisikoa edo juridikoa, eta, mugaturik ez badago, lurren erakunde titularra
Mendi Zerbitzua
- 8/2004 FORU ARAUA, EKAINAREN 14KOA, ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN EHIZARI BURUZKOA.
- 2/2011 LEGEA, martxoaren 17koa, Ehizarena.
- 134/2017 Foru Agindua, apirilaren 7koa, arautzen dituena aparteko neurriak ehiza espezieak kontrolatzeko Arabako lurralde historikoan
- Establecer la normativa reguladora específica para el ejercicio de la caza en el THA durante la temporada 2025-26
- Foru agindua, Arabako Lurralde Historikoko ehiza modalitateak arautzen dituen araudi orokorra ezartzen duena.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Neurriak ehiza espezieak kontrolatzeko eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Ondarea artatu eta zaharberritzearen arloko aholkularitza
Ondarea artatu eta zaharberritzearen arloko aholkularitza
Erakundeak, Organismoak eta Herritarrak
Kultura eta Kirol Saila.
Zaharberrikuntza Zerbitzua.
Foru Araudia
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Ondarea artatu eta zaharberritzearen arloko aholkularitza eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Etxebizitzak birgaitzeko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak, ondoren Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko bermeen programan sartzeko 2026
Etxebizitzak birgaitzeko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak, ondoren Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko bermeen programan sartzeko.
20.000 biztanletik beherako udalerrietako biztanleguneetan kokatutako etxebizitzen gaineko eskubide erreal baten jabe edo titular diren pertsona fisikoak.
Toki Administrazioaren eta Erronka Demografikoaren Zerbitzua
- Decreto Foral 11/2026, de 31 de marzo. Aprobar las bases reguladoras de las subvenciones destinadas a la financiación de acciones conducentes a la rehabilitación de vivienda en núcleos de población del Territorio Histórico de Álava situados en municipios de menos de 20.000 habitantes.
- Acuerdo 282/2026, de 12 de mayo. Aprobar la convocatoria de subvenciones para la financiación de acciones conducentes a la rehabilitación de vivienda para su inclusión posterior en el programa de garantías al alquiler de viviendas de la Diputación Foral de Álava
6 Hilabete
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Etxebizitzak birgaitzeko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak, ondoren Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko bermeen programan sartzeko 2026 eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Mahastietan sexu nahasketako teknikak erabiliz mahatsaren sitsari aurka egiteko dirulaguntza
Mahastietan luku sitsaren (Lobesia Botrana) aurka borrokatzeko sexu-nahasteko teknikak garatzen laguntzea, Arabako mahastizaintzarako metodo iraunkor gisa.
Herritarrak
Mahastizaintza eta enologia zerbitzua
83/2026 Foru Agindua, 2026ko martxoaren 25ekoa. Onespena ematea mahastietan sexu nahasketako teknikak erabiliz mahats mordoaren sitsari (Lobesia botrana) aurka egiteko estrategia Araban garatzeko proiektuak sustatzeko laguntzen 2026ko deialdiari.
26/2025 Foru Dekretua, uztailaren 1ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea mahastietan sexu nahastetako teknikak erabiliz mahatsaren sitsari (Lobesia Botrana) aurka egiteko estrategia Araban garatzeko proiektuak sustatzeko laguntza arautzen duten oinarriei, baita 2025erako deialdiari ere.
Sei hilabeteko epea izango da prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Mahastietan sexu nahasketako teknikak erabiliz mahatsaren sitsari aurka egiteko dirulaguntza eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Zentro okupazionala
Zerbitzu edo zentro okupazionalean honakoak lortzeko laguntza, erraztasuna eta sustapena eskainiko dira:
a) Autonomia pertsonala eta gizarteratzea eta laneratzea lortzeko beharrezkoak diren egokitzapen trebetasunak, okupazionalak eta sozialak eskuratzea eta hobetzea; hori guztia erabiltzaileen gizarte bizitzako parte-hartzea handiagoa eta eraginkorragoa izan dadin;
b) Garapen pertsonala estimulazio eta/edo errehabilitazio jardueren bitartez, okupazionalak edo lanaren aurrekoak, hezkuntzakoak eta komunitate prestakuntzakoak eta bitarteko irekian;
c) Autonomia maila mantentzea, narriadura prebenitzea, eta hala badagokio, gaitasunak eta trebetasunak berreskuratzea (kognitiboak, funtzionalak, sozialak, eta abar).
Desgaitasun intelektuala eta/edo buruko gaixotasuna duten pertsonak, Arabako udalerriren batean erroldatuta daudenak.
Desgaitasun intelektuala duten pertsonak, menpekotasun egoera aintzatetsia dutenak eta ez dutenak, eta oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak dituztenak jarduera okupazionaletan eta zerbitzuaren edo zentro okupazionalaren gainerako jardueretan parte hartzeko
Bete beharreko baldintzak:
- Desgaitasun intelektualaren ondorioz sortutako % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea.
- 18 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute, salbuetsiz hezkuntza sisteman 21 urtera arte ezin egon izatea (Hezkuntza Sailak egiaztatu behar du).
- Enplegua zuzenean lortzeko modurik ez edukitzea (ez enplegu babesturik ez arruntik), baina gauza izatea jarduera okupazional bati onura ateratzeko, enplegua lortu aurreko fase gisa edo enplegua helburutzat ez daukan eguneko arretako programa baten barruan.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Kudeaketa Zuzendaritza, mendekotasuna duten pertsoanren arlo teknikoko zuzendaritzaordeak hala proposatuta.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko biltzarra
-
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa berresteko tresna. New Yorken egina, 2006ko abenduaren 13an. EAO, 2008ko apirilaren 20koa.
-
Abuztuaren 1eko 26 Legea, araudia Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenari egokitzeko sortutakoa. EAO 184. zk., 2011ko abuztuaren 2koa, eta ondorengo zuzenketak. EAO, 201110-08.
Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea
-
1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, ezintasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. EAO, 289. zk., 201312-03.
Desgaitasun mailaren balorazioa
-
1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa, EAO 22.zk., 2000ko urtarrilaren 26koa, eta horren ondorengo aldaketak. (EAO 2000/01/26, EAO 2003/10/04, EAO 2009/12/26, EAO 2012/10/11).
Mendekotasuna
-
39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO 299. zk., 2006-12-15.
-
504/2007 ERREGE DEKRETUA Menpekotasun egoera baloratzeko baremoa.
Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO 98. zk., 2014-09-01 eta horren ondorengo zuzenketak eta aldaketak (ALHAO 101, 2014; ALHAO 091, 2016; ALHAO 115, 2014; ALHAO 133 2014; ALHAO 090, 2015). -
Abenduaren 29ko 1082/2017 Errege Dekretua, Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistemaren onuradunen bermatutako gutxieneko maila zehazten duena. EAO, 317. zk., 2017-12-30.
Gizarte Zerbitzuak
-
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
-
257/1986 Dekretua, azaroaren 18koa, EHAA 237. zk., abenduaren 1ekoa, Minusbaliotasuna dutenentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa eta horren ondorengo aldaketak.
-
Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
-
185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
-
Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 2 hilabeteko gehienezko epea, eskaera ematen den egunetik aurrera.
Administrazio isiltasunaren ondorioak: Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada berariazko ebazpenik eman gabe, zerbitzu emakida bertan behera utzi dela ulertuko da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Zentro okupazionala eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eguneko zentroa
Eguneko zerbitzua da, aldi baterakoa edo iraunkorra, eta mendekotasun egoeran dauden eta/edo desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala eskaintzen die, haien autonomia pertsonala hobetzeko edo hari eusteko, ingurune komunitarioko parte hartzea errazteko eta zaintzaileei laguntza emateko.
Zerbitzu motak:
- Laguntza premia handia eta adimen urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa.
- Autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
Laguntza premia handia eta adimen urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
21 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute, salbuetsiz hezkuntza sisteman 21 urtera arte ezin egon izatea (Hezkuntza Sailak egiaztatu behar du).
-
Desgaitasun intelektual sakon baten ondoriozko diagnostiko batetik eratorritako 3. menpekotasun maila aintzatetsita izatea.
-
Autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonentzako eguneko zentroa
-
21 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute, salbuetsiz hezkuntza sisteman 21 urtera arte ezin egon izatea (Hezkuntza Sailak egiaztatu behar du).
-
Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonentzako eguneko zentroa
-
Desgaitasun fisiko edo organiko larriak dituzten pertsonak, beste batzuen artean gaixotasun neuromuskularrek, lokomozio aparatuak, gaixotasun neurodegeneratiboek edo hartutako kalte zerebralak sortutakoak.
-
18 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute, salbuetsiz hezkuntza sisteman 21 urtera arte ezin egon izatea (Hezkuntza Sailak egiaztatu behar du).
Gizarte Ongizateko Foru Erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak, Desgaitasuna duten pertsonen arloko zuzendariordetza teknikoak hala proposatu ondoren.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko biltzarra
-
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa berrestreko tresna. New Yorken egina, 2006ko abenduaren 13an. 2008ko apirilaren 20koa.
-
Abuztuaren 1eko 26 Legea, araudia Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenari egokitzeko sortutakoa. EAO 184. zk., 2011ko abuztuaren 2koa, eta ondorengo zuzenketak. EAO, 201110-08.
Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea
-
1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, ezintasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. EAO, 289. zk., 201312-03.
Desgaitasun mailaren balorazioa
1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa, EAO 22.zk., 2000ko urtarrilaren 26koa, eta horren ondorengo aldaketak. (EAO 2000-01-26, EAO 2003-10-04, EAO 2009-12-26, EAO 2012-10-11).
Mendekotasuna
-
39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO 299. zk., 2006-12-15.
504/2007 ERREGE DEKRETUA Menpekotasun egoera baloratzeko baremoa.
Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO 98. zk., 2014-09-01 eta horren ondorengo zuzenketak eta aldaketak (ALHAO 101, 2014; ALHAO 091, 2016; ALHAO 115, 2014; ALHAO 133 2014; ALHAO 090, 2015). -
Abenduaren 29ko 1082/2017 Errege Dekretua, Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistemaren onuradunen bermatutako gutxieneko maila zehazten duena. EAO, 317. zk., 2017-12-30.
Gizarte Zerbitzuak
-
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
-
257/1986 Dekretua, azaroaren 18koa, EHAA 237. zk., abenduaren 1ekoa, Minusbaliotasuna dutenentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa eta horren ondorengo aldaketak.
-
Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
- 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
-
Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea
Gehienez ere 2 hilabete, eskaria aurkezten denetik aurrera zenbatzen hasita.
Administrazio isiltasunaren ondorioak
Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada berariazko ebazpenik eman gabe, zerbitzu emakida bertan behera utzi dela ulertuko da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eguneko zentroa eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentro okupazionala
Zerbitzu edo zentro horiek gaixotasun mentala duten pertsonek gizarte bizitzan aktiboki parte hartzea bultzatzen dute garapen pertsonalerako programen bidez; egitasmo horiek ekoizpen jardueraren inguruan egituratzen dira enplegua eskuratzen laguntzeko, hori posible denean.
Baliabide honen helburua da erabiltzaileen gizarteko eta laneko garapena erraztea, haien autonomia pertsonala, autodeterminazioa eta gizartearen aintzatespen eta balioespen handiagoa sustatuz.
Gaixotasun mental kronikoa duten eta 18 eta 64 urte bitartean duten pertsonak, eta baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Osakidetzan diagnostikatutako gaixotasun mental kronikoa dutela egiaztatzea eta Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarearen zentroan jarraipen medikoa eta soziala egitea.
- Gai toxikoren batekiko mendekotasuna (alkohola edo drogaren bat) gainditzeko tratamendurik ez behar izatea, eta haiek ez kontsumitzea.
-
Jarduera okupazionaletan eta zerbitzu edo zentro okupazionaleko gainerako jardueretan parte hartzeko gaitasunak eta trebetasunak izatea.
-
Bortxakeriaz ez jokatzea eta portaera nahasdura larririk ez edukitzea, hau da, zentroaren ohiko jarduna edo bertakoen elkarbizitza eragozteko arriskurik ez sortzea.
-
Balorazioaren eta diagnostikoaren arabera, autonomiarako eta gizarteratzeko trebetasunak behar izatea, eta bereziki gizartean eta lanean integratzeko, eta zailtasunak dituztenak berehala edo epe motzean enplegua lortzeko.
GOFEren Kudeaketako zuzendaritza
- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.
- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa.
- 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
-
Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentro okupazionala eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
2026ko deialdi publikoa, garapenaren nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urteko adingabeentzako banakako laguntza ekonomikoak emateko.
Garapen-arazoak dituzten edo Gasteiztik 35 kilometro baino gehiagora bizi diren 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntzak, Gobernu Kontseiluaren uztailaren 20ko 32/2021 Foru Dekretuaren bidez onartutako oinarri arautzaileekin bat etorriz.
- 0-6 urte izatea.
- Benetako bizilekua Gasteiztik 35 kilometro baino gehiagora izatea.
- Arabako Lurralde Historikoko udalerrietan erroldatuta egotea eskaera egin baino lehenago, eta erroldatuta egoten jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean. Bestela, Trebiñuko enklabeari buruzko esparru akordioa garatzeko lankidetza hitzarmenaren arabera, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen gizarteratzeari eta haientzako gizarte arretari dagokienez, Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, urtebetez, etenik gabe, eskaera egin baino lehen, eta erroldatuta jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean.
- Tratamendua Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzuak baimendutako erakunde batean egitea, salbu eta esku-hartzea 2020ko otsailaren 1a baino lehen hasi bada, edo, gertutasunagatik, tratamendu hori beste probintzia edo autonomia-erkidego batean egin behar bada, Arabako Lurralde Historikoan ez baitago bizilekutik 35 kilometro baino gutxiagora dagoen zentro baimendurik.
- Garapenaren nahasmenduak izatea edo izateko arriskua izatea, baldin hala baloratu badu organo eskudunak, Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretuaren I. tituluko III
Desgaitasuna duten pertsonen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa
2026ko deialdi publikoa, garapenaren nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urteko adingabeentzako banakako laguntza ekonomikoak emateko.
Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2021 Foru dekretua, uztailaren 20koa. Onespena ematea desgaitasuna duten pertsonen eta garapen nahasmenduak dituzten 0 eta 6 urte bitarteko adingabeen autonomia bultzatzeko banakako laguntzak arautzeko oinarri orokorrei.
Ebazpena, gehienez ere, hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaio eskatzaileari, eskaera jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe zenbaketa horretarako, ez da kontuan hartuko espedientea etenda dagoen denbora, baldin eta etete horren arrazoiak eskatzaileari badagozkio.
Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntza eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Arabako toki erakundeen ondare ondasunak besterentzeko, trukatzeko edo lagatzeko baimena
Arabako toki erakundeen ondare ondasunak, Zoruaren Udal Ondarekoak (ZUO) ez direnak, besterentzeko baimenak izapidetzea, dela lagapen, salmenta edo truke bidez, baldin eta ondasun horien balioak gainditzen badu aplikatu beharreko lege eta arauetan ezartzen diren korporazioaren baliabide arrunten ehunekoa.
Arabako toki erakundeak.
Lurralde Orekaren Saila.
Toki erakundeetako ondasunen araubidea onesten duen ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua (1986ko uztailaren 7ko BOE, 161. zk.).
3 hilabete
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Arabako toki erakundeen ondare ondasunak |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Ingurumen-ebaluazioa
Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzua.
21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa
10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena
46/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituena.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Ingurumen-ebaluazio estrategikoa. Sinplifikatua |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Arrunta |

| Alegazioak. Ingurumen-ebaluazio estrategikoa |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Alegazioak. Ingurumen-ebaluazio estrategikoa |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Ingurumen-txostenak |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Ingurumen zerbitzuengatiko ordainketak
Ingurumen Zerbitzuengatiko Ordainketak lagundu egiten dute habitatak, fauna eta flora espezieak eta zaintzeko legezko espazio edo irudiak zaintzen.
IZOen hartzailea izan ahalko da edozein pertsona natural edo juridiko, publikoa zein pribatua, 400 biztanletik gorako biztanleria duten tokiko erakundeak kanpo utzita, Arabako Lurralde Historikoan erabileragatik, aprobetxamenduagatik edo jabetzagatik ingurumen zerbitzuak sortzen dituzten espazioen lursailen jabe badira edo erabilera eskubidea duten ustiategien jabe badira.
Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren saileko Foru Diputatua
246/2025 Foru Araua, uztailaren 23koa, Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatuarena, onesten duena ingurumen zerbitzuak emateagatik egin beharreko ordainketen lehiaketa bidezko 2025erako deialdi publikoa, 51/2011 Dekretuan ezarritakoa oinarri. Dekretu horren bidez, onespena eman zitzaion Arabako Lurralde Historikoan ingurumen zerbitzuak emateagatik egin beharreko ordainketen eta irabazi gabeko dirua konpentsatzeagatik egin beharreko ordainketen oinarri arautzaileen aldaketari
Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren 264/2024 Foru Agindua, maiatzaren 21koa, onesten duena ingurumen zerbitzuak emateagatik egin beharreko ordainketen norgehiagoka bidezko 2024rako deialdi publikoa, 51/2011 Dekretuan ezarritakoa oinarri. Dekretu horren bidez, onespena eman zitzaion Arabako Lurralde Historikoan ingurumen zerbitzuak emateagatik egin beharreko ordainketen eta irabazi gabeko dirua konpentsatzeagatik egin beharreko ordainketen oinarri arautzaileen aldaketari
Oinarri arautzaileak
51/2011 Foru Dekretua, abuztuaren 2ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da urriaren 19ko 50/2010 Foru Dekretuz onartu ziren lurralde historiko honetako ingurumen zerbitzuen ordainketei eta irabazi gabeko diruaren konpentsaziozko ordainketei dagozkien oinarri arautzaileen aldaketa.
Hilabete bat.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Mehatxatutako faunaren kontserbazioa - Saguzarrak |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Larreen kontserbazioa - intereseko habitatak |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Mehatxatutako faunaren kontserbazioa - Anfibioak |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Arabako landa-bideak egokitzeko laguntzak eta landa-inguruneko erakundeek 2026rako egindako nekazaritza-jarduerak sustatzeko intereseko beste inbertsio batzuk
Ustiategietarako bideak eta landa bideak egiteko dirulaguntzak
Arabako Foru Aldundiaren Landa Bideen Erregistroan inskribatutako landa-bideen titulartasuna duten Arabako Lurralde Historikoko toki-erakundeak eta udalak, eta/edo oinarri arautzaileetan aurreikusitako inbertsioak egiten dituzten beste erakunde publiko batzuk.
Inbertsio motak:
Bideak egokitzeko eta hobetzeko jarduketak, euri-jasek edo beste fenomeno natural batzuek eragindako kalteen ondorioz; izan ere, horien premiek eta premiek lehentasunezko arreta ematea justifikatzen dute deialdiaren barruan:
- Mañueta, Lagran eta Samaniego udalerrietako erakundeak, eta Amarita, Antezana de la Ribera, Arroiabe, Artaza-Escota, Basquiñuelas, Berantevilla, Hereña, Lacervilla, Lasierra, Leciñana de la Oca, Luna (Guillarte barne), Menoio, Ormijana, Oteo, Páganos, Pipaón, Pobes, Retana eta Tuyo toki-erakundeetakoak.
Lehendik dauden bideak egokitzeko, kontserbatzeko, konpontzeko eta hobetzeko jarduketak.
Nekazaritza-garapenerako interesgarriak diren beste inbertsio batzuk, hala nola bideak mantentzeko makinak erostea, instalazioak egitea edo nekazaritza-jarduerarekin lotutako obrak egitea.
Obra-proiektua idazteari, obra-zuzendaritzari, segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlan edo azterlanari eta horien koordinazioari buruzko jarduketa orokorren kostuak, eta inbertsio-proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren azterlan tekniko guztiak.
Nekazaritza Garapenerako Zerbitzua
13/2026 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, landa-bideak egokitzeko eta landa-inguruneko erakundeek egindako nekazaritza-jarduerak sustatzeko intereseko beste inbertsio batzuetarako laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena.
16/2026 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Foru Gobernu Kontseiluaren apirilaren 14ko 13/2026 Foru Dekretuaren I. eranskinean hautemandako hutsaren zuzenketa
271/2026 Erabakia, maiatzaren 5ekoa, landa-bideak egokitzeko eta landa-inguruneko erakundeek egindako nekazaritza-jarduerak sustatzeko intereseko beste inbertsio batzuetarako laguntzen deialdia onartzen duena.
- Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete
- Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: Isiltasun negatiboa
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Landa-bideak eraiki, egokitu, zaindu, konpondu eta hobetzeko laguntzak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Auzo harremanak sustatzea (Auzolan)
Programa hau Arabako Foru Aldundiak lankidetzarako duen baliabide bat da, zeinaren bidez Arabako lurraldeko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkien lan txikiak eta zailtasun txikiko lanak egiteko tradiziozko auzolan sistemaren bidez.
Auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako Auzolan-Veredas programako laguntzez baliatu ahal izango dira arabar kontzejuak, baita 500 biztanle baino gutxiagoko gune bakarreko arabar udalak edo biztanle gehiagokoak ere bai auzoetan edo udalari zuzenean atxikitako biztanle guneetan jarduerak egiteko, Arabako Foru Izendegian hala jasota baldin badaude berariaz eta 500 biztanle baino gehiago ez badituzte.
Lurralde Orekaren Saila
241/2026 Erabakia, apirilaren 21ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea 2025eko ekitaldian auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako laguntza lerroaren ebazpena, Foru Gobernu Kontseiluaren maiatzaren 27ko 291/2025 Erabakiaren bidez deitua
291/2025 Erabakia, maiatzaren 27koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetako auzo harremanak sustatzeko programako ekimenetarako laguntza lerroaren 2026ko deialdia
21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena.
Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak eskatzea. 2026ko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2026ko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Obra txikientzako laguntzak
Programa hau Arabako Foru Aldundia Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeekin finantza lankidetzan aritzeko tresna da. Inbertsio txikiak finantzatzeko laguntzak ematen dira, Arabako Foru Aldundiko Toki Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen inbertsio planen laguntzarik jaso ez badute.
Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek, kontzejuek eta udalek (Gasteizkoa izan ezik) jaso ditzakete obra txikiak gauzatzeko programako laguntzak.
Lurralde Orekaren Saila
244/2026 Erabakia, apirilaren 21ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea 2025eko ekitaldian obra txikiak egiteko laguntza lerroaren ebazpena, Foru Gobernu Kontseiluaren maiatzaren 27ko 295/2025 Erabakiaren bidez deitua
295/2025 Erabakia, maiatzaren 27koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetako obra txikiak gauzatzeko 2026ko programarako laguntza lerroa
21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena.
Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Obra txikiak egiteko dirulaguntzak eskatzea. 2026ko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Obra txikiak gauzatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2026ko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |