Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoa - egoitza
2026ko Arabako gazteen proiektuak garatzeko dirulaguntzak
Deialdi honen helburua da Arabako gazteen parte-hartzea babestea eta sustatzea, bai eta haien ingurunea inplikatzen duten eta interes publikoko gizarte-eraldaketako prozesuak bultzatzen dituzten gazteen proiektuak garatzea ere.
Honako baldintza hauek betetzen eta egiaztatzen dituzten talde sustatzaile onuradunak:
- a) Gutxienez 18 urte bete dituzten eta deialdi honetarako eskabidea egiteko unean 31 urte bete ez dituzten 3 pertsonak osatutako taldeak, elkarte edo enpresa gisa eratuta egon gabe eta, beraz, nortasun juridiko propiorik izan gabe, interes sozial publikoa duen eta deialdiaren xedearekin bat datorren proiektu edo ideia bat egitea proposatzen badute.
- b) Eskaera egin duen kolektiboaren kide bakoitzak bere gain hartuko ditu, modu solidarioan, exekuzio konpromisoak eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
- c) Talde sustatzailea osatzen duten pertsonak Araban edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egongo dira
Baldintza hauek betetzen eta egiaztatzen dituzten pertsona fisiko onuradunak:
18 urte bete eta 31 urte bete ez dituen pertsona, Araban erroldatuta edo Trebiñuko enklabean 2025eko abenduaren 31n. Baldintza horiek NANa eta errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatu beharko dira. Ezin dute elkarte edo enpresa bat ordezkatu, eta, beraz, ez dute berezko nortasun juridikorik izan behar.
Talde-ideia bat izatea, talde sustatzaile batek eskaeran adierazia, proiektu bakoitzaren balorazio teknikoan 5 puntu gehigarri ematen ditu. Bestalde, talde edo pertsona bakoitzak gehienez bi proiektu aurkez ditzake deialdi honetara.
Aurreko urteko deialdian dirulaguntza hau esleitu zaien pertsonek edo taldeek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.
Arabako Gazteriaren Foru Erakundea
1) Proiektu bakoitza eskabidea aurkeztu eta berehala aztertuko da, eta berariaz egiaztatuko da eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen duten. Horretarako, batzorde tekniko bat sortuko da, gazteriako teknikariez eta Gazteriaren Foru Erakundeko dokumentu-kudeaketako teknikariez osatua. Batzorde horretan, Gazteriaren Foru Erakundeko Zuzendaritzak izendatutako beste pertsona batzuek parte hartu ahal izango dute, aditu gisa. Batzorde tekniko horrek proiektu bakoitzaren bideragarritasuna aztertuko du 5.2 atalean aurkeztutako dokumentazioaren arabera, eta azterketaren emaitzaren berri emango dio balorazio-batzordeari.
2) Oinarri arautzaileetan aurreikusitako balorazio-batzordeak, deialdian ezarritako irizpideen arabera eta batzorde teknikoaren aurretiazko txostena ikusita, dirulaguntza emateko edo ukatzeko proposamenaren txostena igorriko dio Gazteriaren Foru Erakundeko Zuzendaritza Gerentziari, gehienez ere hamabost eguneko epean, ebazpena eman dezan.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| 2026ko Arabako gazteen proiektuak garatzeko dirulaguntza eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| 2026ko Arabako gazteen proiektuak garatzeko dirulaguntzeen justifikazioaren aurkezpena |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan 2025-2026 kanpainan eskola kirola garatzeko
Deialdiaren xedea da eskola kiroleko programan parte hartzeak erakundeetan eragindako gastuak finantzatzen laguntzea, 2025-2026 kanpainan.
Dirulaguntza hauen helburua da ikastetxeek eta irabazteko xederik gabeko erakundeek Arabako Lurralde Historikoko eskola kiroleko programan parte har dezaten sustatzea.
2025-2026ko eskola kiroleko kanpainan izena emanda dauden eta egoitza soziala edo ordezkaritza Araban edo Trebiñuko enklabean duten erakundeek, toki-erakundeak edo deialdiko 3.2 artikuluaren arabera baztertuak izan diren beste erakunde batzuk izan ezik.
Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.
342/2025 Erabakia, ekainaren 10ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoan 2024-2025 kanpainan eskola-kirola garatzeko dirulaguntza lerroaren deialdiari.
7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.
50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.
Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Eskola-kirolaren programan jasotako jardueretan parte hartzeagatik ematen diren dirulaguntzen dokumentazioa aurkeztea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
AP-1 bidesari soziala
VIAS de Alava S.A.k dirulaguntzak ematea Arabako Lurralde Historikoan bizi diren AP-1 autobidearen erabiltzaileek Arabako zatian ordaindutako bidesarirako.
Diru laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen AP-1aren zatiarengatik ordaindu beharreko bidesariaren zenbatekoan (BEZa aparte) deskontuak eginez zehaztuko da, jarraian azaltzen denaren arabera:
Etxebarri-Ibiña eta Eskoriatza arteko zatia: hilean gehienez ere 50 joan-etorriko muga izango da, eta BEZa gehituta 15 euroko gastua egin bada, %100ean lagunduko da diruz. Hortaz, lehen 15 euroak erabiltzailearen kontu izango dira. Diru laguntza ez da emango hileko gastua zenbateko hori baino txikiagoa bada.
Eskoriatza eta Maltzaga arteko zatia: hilean gehienez ere 50 joan-etorriko muga izango da, eta BEZa gehituta 60 euroko gastua egin bada, %100ean lagunduko da diruz. Hortaz, lehen 60 euroak erabiltzailearen kontu izango dira. Diru laguntza ez da emango hileko gastua zenbateko hori baino txikiagoa bada.
Sakatu hemen informazioa kontsultatzeko.
Ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan duten eta AP-1 autobidearen Arabako zatia erabiltzen duten pertsona fisikoak, ibilgailu arinak erabiltzen badituzte, autobideak ezarritako tarifen taulari begira, eta diru laguntzaren oinarrietan aipatutako autobidean ordainketa egiteko onartutako eta balioa duen gailu telematikoa badute.
Berariaz kanpoan geratuko dira garraio publikorako edozein baimenen titularrak.
Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saila.
Foru Gobernu Kontseiluaren 39/2021 Foru Dekretua, abuztuaren 3koa. Onestea AP-1 eta AP-8 autobideetako tarte dirulaguntzadunak erabiltzeagatik bidesaria ordaintzen duten pertsona fisikoentzako dirulaguntzen oinarri arauak onestea, bai eta dirulaguntza horien deialdia ere, AP-68ko Bilbo-Laudio tartean 2021eko irailaren 1etik aurrera egiten diren bidaldiengatik ordaindutako bidesarirako.
Organo eskuduna: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra.
Errekurtsoa ebazteko organo eskuduna:
Berraztertzeko errekurtsoa: Ebazten duen administrazio organoa (Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra).
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoa.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: ebazteko 2 hilabete eta jakinarazteko 10 egun.
Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: ezezkoa.
Administrazio bidearen amaiera: bai.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| AP-1eko bidesari sozialaren laguntza eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Uzta berderako laguntza 2026
Laguntza hau 2024-2027 ISVaren esparruan aktibatu da, eta Europar Batasuneko funtsekin finantzatu da. Eragiketa mahastizaintzaren eta ardogintzaren merkatuan eskaintzaren eta eskariaren oreka berreskuratzera bideratuta dago. Horretarako, uzta murriztu behar da, oraindik heldu gabe dauden mahats-mordoak erabat suntsitzen edo ezabatzen direlako, eta, horrela, mahasti-azalera jakin batzuen errendimendua zerora murrizten da.
Arabako Lurralde Historikoan 2025-2026 kanpainarako uzta berdea biltzeko laguntza-eskaera telematikoki egingo da helbide honetan: https://www.araba.eus/MahastiAraba
Era berean, eskatzen duten pertsonen eskura jartzen da aurkezpen telematikoari laguntzeko bulego bat, eskaerak aurkezteko aurrez aurreko laguntza eskainiko duena. Laguntzako langile horiek Ardoaren Etxean (Lapuebla z/g) egongo dira 8: 15etik 14:00etara.
Kontsultarako telefonoak: 945181818
Luzapenak: 56518/56520
Nekazal ustiategietako titularren mahastizainak.
Eskaerak jasotzea, espedienteak izapidetzea eta administrazio-kontrolak eta tokian bertan egitea: Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua.
Eskaerak ebaztea eta ordainketak baimentzea: Eusko Jaurlaritza. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea.
- Agindua, 2026ko apirilaren 1ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailbu-ruarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan dauden mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2026. urterako deialdia.
- 905/2022 Errege Dekretua
Ebazteko epea: 2 hilabete eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Uko egiteko epea: 10 egun, laguntza onartzeko ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.
Isiltasunaren zentzua: ezestekoa
Gora jotzeko errekurtsoa Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean.
Errekurtsoak aurkezteko epea: hilabete, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, edo hiru hilabete, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik hasita.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| 2026ko uzta berdeko onartutako laguntzari uko egiteko aurkezpena |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Uzta berdearen ordainketa-eskaera egitea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
AP-68 bidesari soziala
Arabako Lurralde Historikoan bizi diren AP-68 autobidearen erabiltzaileek diruz laguntzekoa den bide zatian ordaindutako bidesarirako dirulaguntzak ematea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen AP-68ren zatiarengatik ordaindu beharreko bidesariaren zenbatekoan (BEZa aparte) deskontuak eginez zehaztuko da, jarraian azaltzen denaren arabera:
%60ko deskontua aplikatuko zaio egindako bidaien zenbateko osoari, baldin eta hilean hamabost bidaia edo gehiago egiten badira.
Sakatu hemen informazioa kontsultatzeko.
Ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan daukaten eta diruz lagundu daitekeen bide zatian AP-68 autobidearen erabiltzaile diren pertsona fisikoak, autobideak ezarritako tarifa taularen ondorioetarako ibilgailu arinak erabiltzen badituzte; eta dirulaguntzaren oinarrietan aipatutako autobidean ordainketa egiteko onartutako eta balioa duen gailu telematikoa badute. Dirulaguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira AP-68 autobideko bidesariguneetan, Bilbo eta Zambrana artean (azken hori barne), bidesaritik igarotzen diren ibilbideak.
Gailu horiek finantza erakundeen bidez eskura daitezke edo ordainketak egiteko horrelakoak merkaturatzen dituzten beste erakunde batzuen bidez.
Berariaz kanpoan geratuko dira garraio publikorako edozein baimenen titularrak.
Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saila.
Foru Gobernu Kontseiluaren 39/2021 Foru dekretua, abuztuaren 3koa. Onestea AP-1 eta AP-8 autobideetako tarte dirulaguntzadunak erabiltzeagatik bidesaria ordaintzen duten pertsona fisikoentzako dirulaguntzen oinarri arauak onestea, bai eta dirulaguntza horien deialdia ere, AP-68ko Bilbo-Laudio tartean 2021eko irailaren 1etik aurrera egiten diren bidaldiengatik ordaindutako bidesarirako.
Organo eskuduna: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra.
Errekurtsoa ebazteko organo eskuduna:
- Berraztertzeko errekurtsoa: Ebazten duen administrazio organoa (Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra).
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoa.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: ebazteko 2 hilabete eta jakinarazteko 10 egun.
Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: ezezkoa.
Administrazio bidearen amaiera: bai.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| AP-68ko bidesari sozialaren laguntza eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Ikasleen joan-etorrien gastuak ordaintzeko laguntzak
2025/2026 ikasturtean unibertsitate, Batxilergoko, Erdi Mailako edo Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat dirulaguntzak emateko deialdia
Ikasle arabarrak
Arabako Gazteriaren Foru Erakundea
Arabako Foru Aldundia – Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolamenduaren Saila
Unibertsitate ikasketak egin dituzten ikasle gazteei dirulaguntzak emateko deialdia:
2025/2026 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin dituzten ikasle gazteei, bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar badute, dirulaguntzak emateko deialdia.
Onestea Gazteriaren Foru Erakundeak sustatutako norgehiagoka bidezko dirulaguntzak emateko oinarri orokorrak.
Unibertsitateaz kanpoko ikasketak egin dituzten ikasle gazteei dirulaguntzak emateko deialdia:
383/2026 Erabakia, ekainaren 16koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea 2025/2026an oinarrizko lanbide heziketako, batxilergoko, erdi edo goi mailako heziketa zikloetako ikasketak bizi diren udalerritik kanpo egin dituzten ikasle gazteentzako garraiorako dirulaguntzen deialdia.
Foru Gobernu Kontseiluaren 33/2017 Foru Dekretua, uztailaren 4koa, onartzen dituena dirulaguntzen eremuko oinarri arautzaile orokorrak; hain zuzen ere, ikasketak direla-eta bizitokiaz bestelako udalerri batera joan behar duten ikasle gazteen garraiorako dirulaguntzen eremuko oinarri arautzaile orokorrak
Onestea Gazteriaren Foru Erakundeak sustatutako norgehiagoka bidezko dirulaguntzak emateko oinarri orokorrak
Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Unibertsitateaz kanpoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Unibertsitateko joan-etorrien gastuetarako deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Ekonomia zirkularreko, industrializazio jasangarriko, energia garbiak ezartzeko eta ekodiseinuko jardunbide egokien sarien deialdia, 2026 urtea
Publikoki saritzea eta aitortzea Arabako Lurralde Historikoko lurraldeko hainbat eragilek planetarekiko errespetuzko oparotasunerako egiten dituzten ekimen eta proiektu berritzaileak, lurralde gisa aurrera egiteko ahaleginak bateratzeko, inor atzean utzi gabe.
Nortasun juridikoa duten erakundeak, eta bizilekua, egoitza soziala edo egoitza irekia Arabako Lurralde Historikoan dutenak. Kanpo geratzen dira sektore publikoko erakundeak.
Arabako Foru Aldundiko Arlo Estrategikoen Zuzendaritza, Diputatu Nagusiaren Sailari atxikia.
- 84/2026 Foru Dekretua, ekainaren 10ekoa, ekonomia zirkularreko, industrializazio jasangarriko, energia garbiak ezartzeko eta ekodiseinuko jardunbide egokien sarien deialdiari onespena ematen duena
- 26/2022 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa (Diputatu Nagusiaren Sailak eman beharreko sariak arautzen dituzten oinarri orokorrak onesten dituena).
Hiru hilabeteko epean, dagokion deialdia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Ekonomia zirkularreko, industrializazio jasangarriko, energia garbiak ezartzeko eta ekodiseinuko jardunbide egokien sarien eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Arabako aisialdiko tokiko parkeei buruzko autorizazioak eta eskaerak
Arabako aisialdiko tokiko parkeei buruzko autorizazioak eta eskaerak izapidetzea.
Pertsona fisikoak eta juridikoak.
Lurralde Orekaren Zuzendaritza.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Arabako aisialdirako tokiko parkeei buruzko baimenak eta eskaerak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean tokiko edo eskualdeko euskarazko komunikazio proiektuak finkatu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzen deialdia 2026ko ekitaldirako
Deialdi honen xedea da euskaraz argitaratzen diren tokiko edo eskualdeko hedabideak lantzeko, sortzeko eta zabaltzeko lanek eskatzaileei egindako gastuak finantzatzea 2026ko ekitaldian.
Erakundearen egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko barrendegian duten pertsona juridikoek, baldin eta aurreko apartatuan aipatzen diren hedabideetako baten titularrak badira.
Euskararen Foru Zerbitzua
- 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz
- Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.
- 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz
6 hilabeteko epea deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.
Epe horretan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, erakunde onuradunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskaera.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Tokiko edo eskualdeko euskarazko komunikazio proiektuak finkatu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdirako eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Fakturen ordainketa agiriak |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Lagundutako jardueren justifikazioa |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Nahi gabeko bakardadearen aurkako proiektuetarako laguntzak (Araba Puntuan 2026)
20.000 biztanletik beherako udalei eta Arabako Lurralde Historikoko koadrilei dirulaguntzak ematea, nahi ez diren bakardade-egoerak prebenitzera, antzematera eta horietan esku hartzera bideratutako programak eta jarduerak gara ditzaten.
20.000 biztanletik beherako udalak eta Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak, deialdian eta dirulaguntzen araudi aplikagarrian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.
GOFEren kudeaketako zuzendaritza.
38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa
887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.
8/2011 Foru Dekretua, otsailaren 1eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten dira Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailak eta haren erakunde autonomo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
20.000 biztanletik beherako udalei eta Arabako Lurralde Historikoko kuadrillei zuzendutako laguntzen deialdia, nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko eraikuntza kolektiboko «Araba a Punto» foru estrategiaren baitako programa eta/edo jarduerak gauzatzen laguntzeko.
Hiru hilabete.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Nahi gabeko bakardadearen aurkako proiektuetarako laguntzak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Nahi gabeko bakardadearen aurkako proiektuetarako laguntzak justifikatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Landa-finkak partzelatzeko egintzetarako aldez aurreko legezkotasun-aitorpena
Ebazpen bat ematea, nahitaezkoa dena landa finkak bereizi nahi dituzten pertsonentzat, nekazaritza modernizatzeari buruzko legearen arabera.
Landa finken titularrak (pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak).
Nekazaritza Saila.
19/1995 Legea, uztailaren 4koa, Nekazaritzako Ustiategiak Modernizatzeari buruzkoa.
82/1998 FORU DEKRETUA, urriaren 6ko Diputatuen Kontseiluarena, Lurralde Historikoaren eremuan eta Jabetza Erregistroan sartzeko araubideari buruzkoa.
1093/1997 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, Hirigintza Egintzak Jabetza Erregistroan Inskribatzeari buruzko Hipoteka Legea betearazteko Erregelamenduaren arau osagarriak onartzen dituena.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Landa-finkak partzelatzeko egintzetarako aldez aurreko legezkotasun-aitorpena eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
ALHko mahasti nabarmenen kontserbazioa eta mantentzea sustatzeko laguntza
Laguntza honen helburua interes berezikotzat jotzen diren mahastiak sustatzea eta babestea da. Laguntza espezifiko honen bidez, paisaia tradizionalaren eta Arabako Errioxako berezko nekazaritza-sistemen balio bereziko osagai gisa babesten laguntzen da. Mahasti horiek kalitate handiagoko eta bereiziko ekoizpena lortzen laguntzen dute neurri handi batean.
Mahastizainak
Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua
19/2025 Foru Dekretua, ekainaren 3koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko mahasti nabarmenen kontserbazioa eta mantentzea sustatzeko laguntza lerro espezifiko baten oinarri arautzaileei eta 2025eko deialdiari.
16/2025 Foru Dekretua, maiatzaren 20koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko Mahasti Nabarmenen Katalogoa arautzeari.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabete.
377/2025 Foru Agindua, azaroaren 5ekoa. Onespena ematea zenbait mahasti Arabako Lurralde Historikoko Mahasti Nabarmenen Katalogoan sartzeko 2. Jarduketari.
350/2025 Foru Agindua, urriaren 23ekoa. Onespena ematea zenbait mahasti Arabako Lurralde Historikoko Mahasti Nabarmenen Katalogoan sartzeari.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| 2025eko mahasti nabarmenak mantentzeko eta kontserbatzeko laguntza osagarria eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)
Diru-laguntza hori mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia errazteko laguntzaile pertsonalak kontratatzeko gastuak ordaintzen laguntzeko da. Laguntzaile horiek kontratatzen dituzte hezkuntza eta lanerako sarbidea izateko, komunitatean parte hartzeko eta gizarteratzeko eta eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak hobeto egiteko.
Menpekotasuna duten pertsonak, hiru urte edo gehiagokoak: I., II. eta III. mailak:
-
Arretarako Banakako programa dutenak laguntza ekonomikoaren egokitasuna zehazteko.
-
Erroldatzea eta egoitza eraginkorra Arabako lurralde historikoan dutenak eskaria aurkeztu den egunean.
-
Behar dituen zerbitzuak zehazteko, kontrola gauzatzeko eta laguntzaileari horiek nola egin jakinarazteko gaitasuna izatea (gaitasunik ez badu, legezko ordezkariak gauzatu beharko ditu horiek).
-
Hezkuntzan eta/edo lanean jardutea eta jarduera horietarako laguntza behar izatea, eta/edo laguntza behar izatea eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.
-
Laguntza ekonomikoa laguntzaile bat kontratatzeko erabiltzea, edo hala badagokio, laguntzaile bat baino gehiago kontratatzeko.
-
GOFEri baimena ematea etxebizitzara joateko prestazioaren egokitasuna zehaztu zuten baldintzak mantentzen direla egiaztatzeko.
Laguntzaileek honakoak bete beharko dituzte:
-
18 urte baino gehiago izatea eta Espainian legez bizitzea.
-
Diru-laguntza jasotzailearen familiako kidea ez izatea eta gaitasuna izatea laguntza pertsonaleko zerbitzuak zuzentasunez emateko.
-
Prestakuntza egokia izatea edo menpekotasuna dutenei laguntzeko Profesionaltasun Ziurtagiria izatea edo laguntzaile gisa jarduteko gaikuntza berezia edo behin-behinekoa izatea.
-
Gizarte Segurantzako afiliazioa, alta eta kotizazioa egiaztatzea.
-
Zerbitzua emateko kontratua izatea enpresa batekin edo diru-laguntzaren jasotzailearekin edo bere ordezkoarekin zuzenean.
GOFEren kudeaketako zuzendaritza
- 22/2026 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Foru Gobernu Kontseiluaren uztailaren 30eko 21/2024 Foru Dekretua aldatzeari.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 33/2021 Foru dekretua, uztailaren 20koa. Onespena ematea AMAS Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren prestazio ekonomikoen Arabako gehieneko zenbatekoak eguneratzeari.
- 2019-2764 iragarpenaren akats-zuzenketa, 40/2019 Foru Dekretuarena, abuztuaren 2ko Gobernu Kontseiluarena. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 109. zk. - 2019/09/20.
- 40/2019 Foru Dekretua, Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2koa. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 99. zk. - 2019/08/28.
- Diputatuen Kontseiluaren 4/2016 Foru Dekretua, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.
- Diputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Arabako autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sistemaren prestazio ekonomikoak arautzen dituena: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.
- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO, 299. zk., 2006-12-15.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea
- 3 hilabete eta erdi, menpekotasuna aintzatesten duen ebazpena ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
- 6 hilabete, menpekotasun egoera aintzatesteko eskaria egin zenetik aurrera kontatzen hasita.
Prozedurak aldizka egin badira, 2 hilabete, dokumentazio osagarria aurkeztu zenetik aurrera zenbatzen hasita.
Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezestea.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa eskatzea (LPPE) |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa (FGZPE)
Laguntza ekonomiko honen helburua menpekotasuna aintzatetsita duen pertsona bati familia inguruan laguntzaile batek ematen dion arretatik sortutako gastuak ordaintzeko ekarpenak egitea da.
Menpekotasun maila hauek dituzten pertsonak: I., II. eta III. mailak, eta
-
Arretarako Banakako programa dutenak, laguntzaren egokitasuna zehazteko.
-
Erroldatzea eta egoitza eraginkorra Arabako lurralde historikoan dutenak eskaria aurkeztu den egunean.
-
Zaintzak eskatzailearen ohiko etxebizitzan emango dira.
-
Ohiko moduan zaintza lanak gauzatzen dituen zaintzailea izendatuta dago.
-
Beharrezko zaintzak egiteko bizigarritasun eta bizikidetza baldintzak betetzen dira.
Zaintzaileak honako baldintzak bete beharko ditu:
-
18 urte edo gehiago izatea.
-
Espainiako estatuan legez bizitzea.
-
Menpekotasuna duen pertsonari arreta emateko konpromisoa sinatzea.
-
Ahaidetasun harremana: bikote ezkondua edo harreman parekidea -zuzentasunez egiaztatuta- eta odolkidetasun, afinitate edo adopzio ahaidetasuna, hirugarren mailara artekoa, eta menpekotasuna duen familiako kidea etxean bizitzea.
-
Zaintzailea prestazioaren onuradunaren bizileku berean erroldaturik egotea eta bertan egiaz bizitzea dokumentazio osagarria aurkeztu baino gutxienez urtebete lehenagotik.
-
Zaintza eta laguntza zereginak bere kabuz egiteko gaitasun fisiko eta psikiko nahikoa izatea.
-
Beharrezko denbora izatea menpekotasuna duen pertsona zaintzeko (ezingo du menpekotasuna duten hiru pertsona baino gehiagorekin lan egin, salbuetsiz desgaitasuna duten pertsona guztiak adingabeak izatea eta zaintzailea horien ama edo aita izatea).
-
Gizarte Ongizate Foru Erakundeak eskatutako informazioa eta dokumentazioa ematea.
-
Proposatutako prestakuntza saioetan parte hartzeko prest egotea eta gizarte zerbitzuaren jarraibideak, irizpideak eta aholkuak jarraitzea.
GOFEren kudeaketako zuzendaritza
- 22/2026 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Foru Gobernu Kontseiluaren uztailaren 30eko 21/2024 Foru Dekretua aldatzeari.
-
Foru Gobernu Kontseiluaren 33/2021 Foru Dekretua, uztailaren 20koa. Onespena ematea AMAS Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren prestazio ekonomikoen Arabako gehieneko zenbatekoak eguneratzeari.
- 2019-2764 iragarpenaren akats-zuzenketa, 40/2019 Foru Dekretuarena, abuztuaren 2ko Gobernu Kontseiluarena. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 109. zk. - 2019-09-20.
- 40/2019 Foru Dekretua, Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2koa. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 99. zk. - 2019/08/28.
- Diputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Arabako autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sistemaren prestazio ekonomikoak arautzen dituena: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO, 98 zk., 2014-09-01.
- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO, 299. zk., 2006-12-15.
Isiltasun administratiboaren ondorioak: Ezestea.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa eskatzea (FGZPE) |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Lurralde Orekaren Zuzendaritzaren mandatuak kudeatzeko prozedura
Lurrakde Orekako Zuzendaritzaren enkarguak izapidetzea.
Toki erakundeak edo herri administrazioak.
Toki Administrazioaren eta Erronka Demografikoaren Zerbitzua
Ez dauka
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Lurralde Orekaren Zuzendaritzaren mandatuak kudeatzeko prozedura eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Dirulaguntzak ematea 2026ko ekitaldian euskararen bitartez sozializatzeko programak antolatu, garatu eta gauzatzeko Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean
Dirulaguntzak ematea 2026ko ekitaldian euskararen bitartez sozializatzeko programak antolatu, garatu eta gauzatzeko Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean.
Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Enklabeko udalak eta kuadrillak, Gasteizko Udala eta hura parte den kuadrilla izan ezik.
Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko Euskararen Foru Zerbitzua
- 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz
- Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 21eko 23/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez onetsi baitziren Diputatu Nagusiaren Sailak norgehiagoka bidez emango dituen dirulaguntzen oinarri orokor arautzaileak.
- 46/2026 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa, onesten duena dirulaguntzen deialdi publikoa, euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean, udalek eta kuadrillek sustatuta, 2026ko ekitaldia.
Sei hilabeteko epean gehienez ere, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Udalek eta kuadrillek sustaturik euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen 2026ko dirulaguntzen eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Egindako gastuen justifikazioa |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Fakturak edo gastua egiaztatzen duten dokumentuen aurkezpena |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Arabako Kirol Federazioentzako 2026rako laguntzen deialdia
Deialdi honen xedea kirol federazioei baliabide ekonomikoak ematea da:
a) Administrazio arloko eginkizun publikoak betetzeko eta, oro har, Euskadiko Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legeak esleitzen dizkien eskumenak egikaritzean Arabako Foru Aldundiaren laguntzaile dihardutenerako.
b) San Prudentzio txapelketak antolatzea eta egitea.
c) Erakundeetan euskararen erabilera sustatzea.
d) Kirol-federazioen kudeaketa teknikoa profesionalizatzea.
e) Erantzuna ematen duten teknikarientzako prestakuntza-ikastaroak antolatzea sustatzea
lanbideetan sartzeari eta aritzeari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legearen beharretara
jarduera fisikoa eta kirola Euskal Autonomia Erkidegoan.
- Arabako Kirol Federazioak.
- Egoitza soziala Araban finkatuta duten kirol federazioen elkarteak (euskara sustatzeko eta prestakuntza-ikastaroetarako).
Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.
Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak
Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz
Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Arabako Kirol Federazioentzako 2026rako laguntzen deialdia eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Justifikazioa |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Ikasleak igerilekuetara garraiatzeko dirulaguntzak
5.000 biztanletik beherako udalerrietako ikasleen guraso-elkarteei zuzendutako dirulaguntzen deialdia, ikasleak ikastetxeetatik igerilekuetako kirol-instalazioetara eskola-orduetan garraiatzeko gastuak finantzatzeko.
Ikasleen gurasoen elkarteak (IGEak)
Arabako Foru Aldundia. Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Saila
- 273 Foru Agindua, maiatzaren 27koa. 2026/2027 ikasturterako dirulaguntza deialdia, 5.000 biztanle baino gutxiago duten udalerrietako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteei zuzendua, ikasleak ikastetxeetatik bertatik igerilekuko kirol instalazioetara eskola orduetan garraiatzeko gastuak finantzatzeko
- Foru Gobernu Kontseiluaren 16/2024 Foru Dekretua, uztailaren 16koa. Onestea ikasleak ikastetxeetatik igerilekuetako kirol instalazioetara garraiatzeko gastuak finantzatzeko laguntza lerro baten oinarri arautzaile orokorrak, bai eta 2023/2024 ikasturterako deialdia ere.
- 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; 2016ko urriaren 19koa, 2016ko urriaren 28ko ALHAOn argitaratua.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa; 2003ko azaroaren 17koa, 2003ko azaroaren 18ko BOEn argitaratua.
6 hilabete, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Ikasleak igerilekuetara garraiatzeko dirulaguntzak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Gizarte esku-hartze zerbitzua arreta goiztiarrean
Balorazio, estimulazio eta errehabilitazio programek osatzen duten zerbitzua da, eta guztien helburua ahalik eta azkarren eta osotasunean garapenean arazoak dituzten edo arazoak izateko arriskua duten umeen behin-behineko beharrak edo behar iraunkorrak jorratzea da.
Helburuak hauek dira:
- Umeen urritasunak edo arazoak murriztea, horiek orokorrean kontuan hartuz.
- Arrisku handiko arazo edo egoera bati lotutako urritasunak edo gabeziak agertzea saihestea.
- Ahal den heinean, umeen garapena optimizatzea.
- Konpentsazio, oztopo deuseztatze eta egokitzapen mekanismoak txertatzea behar espezifikoetan.
- Familian eta gizartean integratzeko aukerak eta umeen eta familien bizitza kalitatea erraztea.
0 eta 6 urte arteko umeak, garapen arazoak dituzten edo horiek izateko arriskua dutenak, eta honako baldintzak betetzen dituztenak:
- Arazo fisikoa, psikikoa, sentsoriala edo garapenekoa diagnostikatuta izatea edo horiek izateko arriskua izatea, prematuritatea, jaiotzeko arazoak, entzefalopatiak, atzerapen psikomotorea edo bestelako inguruabarrak direla-eta.
- Arreta goiztiarreko zerbitzuak behar izatea, Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeak (AGBL) egindako balorazio teknikoarekin bat eginez.
GOFEren kuadeaketako zuzendaritza
- 21/2026 Foru Dekretua, maiatzaren 26koa, Foru Gobernu Kontsiluarena. Onestea Arabako Lurralde Historikoan arreta goiztiarreko zerbitzu publikoa emateko araudia.
- 13/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa.
- 12/2008 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
- 2011ko abuztuaren 3ko ebazpena. Horren bidez argitaratu zen I. mailako menpekotasuna duten aintzatetsitako pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuen edukiari buruzko zehaztapena. EAO, 2011-08-22.
- 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.
- 383/1984 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, minusbaliatuak gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legean aurreikusitako prestazio sozial eta ekonomikoen sistema berezia ezarri eta arautzen duena.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 2 hilabete
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Gizarte esku-hartze zerbitzua arreta goiztiarrean eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Abeltzainak bere lokalean eztia erauzi eta ontziratzeko baimena
Ustiategiaren titularrari baimena ematea eztia bere lokalean atera eta ontziratzeko, tramite honek ez du baimentzen bere lokalean beste abeltzain baten eztia ontziratzea.
Eztia beren lokalean atera eta ontziratu nahi duten erle-ustiategien titularrak (fisikoak edo juridikoak).
Abeltzaintza Zerbitzua.
139/2025 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Euskadin erlezaintza antolatzekoa
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Abeltzainak bere lokalean eztia erauzi eta ontziratzeko baimena eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
